Bihar, urtarrilak 18, Pedro de Tolosa kalea trafikoari itxiko da 8:00etatik aurrera zoladura berritzeko lanak gauzatzeko

Tolosako Udala
2019/01/17 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Tolosako Udala Asfaltatze Plana garatzen ari da eta bihar, ostirala, urtarrilak 18, Pedro de Tolosa kalean jardungo da. Oriaburu eraikinaren pareko karretera zatiko zuloak konponduko dira. Lanen ondorioz, goizeko 8:00etatik aurrera, kalea trafikoari itxiko da. Desbideratzea Iurre-Berazubi auzoetatik barrena egingo da. Autobusen geralekuak ez dira aldatzen. Lanak egunean bertan amaitzea dago aurreikusia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA