Erabilgarri dago Santa Lutziako aparkalekua

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/03 | Obrak, Zerbitzuak
  • Herritarren beharrei eta eskaerei erantzunez, eremu horretako aparkaleku kopurua handitu egin da, eta 28 plaza berri sortu dira

 

 

Erabilgarri dago ia Santa Lutziako aparkaleku berria. Guztira 28 aparkaleku berri sortu dira, eremuan zegoen aparkaleku arazoari irtenbidea emate aldera eta herritarren beharrei eta eskaerei erantzunez.

Santa Lutzia eremuan eta Orixe eta Samaniego ikastetxeetara igotzeko bidean sortzen diren trafiko eta aparkaleku arazoei irtenbidea emateko, eta Eusko Jaurlaritzak eraikiko duen institutuko eraikin berria dela-eta galduko diren aparkalekuak berreskuratzeko helburua ere izan dute lanek.

Behin behineko aparkalekua

Behin behineko aparkalekua da Santa Lutzian sortu dena, Tolosako Udalak etorkizunean eremua osoa hartuko duen proiektu integrala garatu nahi duelako bertan. Edonola ere, orain gauzatu diren lanak etorkizunean garatu ahal izango den proiekturako baliagarriak izan dira, bereziki, indusketa lanei dagokienean. Guztira, 95.366,84 euroko kostua izan dute lanek (BEZ barne).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA