Gaur hasiko dira herriko hainbat gune asfaltatzeko lanak, aurreikusi gabeko eragozpenen ondoren

Tolosako Udala
2022/01/26 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Covid kasuak medio, astebete atzeratu dira herriko hainbat gune asfaltatzeko lanak eta gaur hasiko dira.

  • Usabalgo industrialdean eta Monteskuko paradetako bidean egingo dira asfaltatze lanak eta ondoren ekingo zaie San Frantzisko eta Pedro Tolosa kaleen artean biribilgunea sortzeko lanei.

 

Joan den astean hastekoak ziren asfaltatze lanak Usabalgo industrialdean eta Monteskuko paradetako bidean, baina Covid kasuak medio, lanak astebete atzeratu dira eta gaur, urtarrilak 26, hasiko dira. Asfaltatze lan horien ondotik, hasiko dira San Frantzisko eta Pedro Tolosa kaleen arteko bidegurutzea biribilgune bilakatzeko obrak.

Asfaltatze lanetarako eremua prestatzeko lanak, beraz, gaur hasiko dira, hala nola, Monteskuko bide bazterrak garbitzen hasiko dira, eta datorren asterako asfaltatuta egongo da paradetako bidea. Usabalen ere gaur markatuko da sakonago konpondu beharreko zoladura, eta lanak hasi aurretik egingo da trafiko aldaketa, kiroldegiko bidetik zubiraino zentzu bakarreko bidea ezarriz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA