Hasi dira zezen plaza eraberritzeko 4. faseko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/12 | Obrak, Zerbitzuak
  • Goiko harmaila eta sarrera nagusiko eskailerak zaharberrituko dira eta 8 hilabeteko iraupena izango dute lanek.

 

 

Tolosako Udalak hasiera eman die zezen plaza eraberritzeko 4. faseko lanei. Goiko harmaila eta sarrera nagusiko eskailerak zaharberrituko dira eta 8 hilabeteko iraupena izango dute lanek.

Zetabi arkitektura estudioari esleitu zaio proietkua eta obra zuzendaritza, 37.600 €-tan, BEZ barne. Obra, berriz, 735.753,89 euroko aurrekontua izango du, BEZ barne, eta Iparragirre eraikuntzak enpresak egingo du.

Egitura egonkorragoa eta etorkizunean 200 erabiltzaile gehiagorentzako lekua

Zezen plazako lehen solairuko forjatuko egituraren erreforma integrala egingo da, palko eta harmailetako gradak mantenduta. Goiko harmailen egitura egonkortuko da eta zutabeen eta habeen arteko loturak eraikuntza diseinu berria izango du, zuraren iraunkortasuna are handiagoa izan dadin eta etorkizuneko mantentze-lanak errazteko. Diseinu berriak ura pilatu daitezkeen puntuak ekiditen ditu, zuraren iraunkortasun naturala luzatuz.

Gainera, harmailetako 45cm-ko eskailerak bikoiztuko dira eta kosora ez jausteko babesa altxatuko da. Horrekin, behean geratuko den hutsuneak ura ateratzeko hobekuntza ekarriko du. Gainontzeko babes guztiak 90cm-ra igoko dira, babes osagarria gehituz.

Bestalde, eraikineko sarrera nagusiaren albo batean kokatzen den eskailera eraberrituko da. Metro bateko zabaleradun ateak jarriko dira eta ebakuazioaren noranzkoan irekiko dira da, irteera berri bat sortuz. Honek ahalbidetuko du etorkizunean goiko solairuko harmailetan eta palkoetan 200 erabiltzaile gehiago izatea.

Horretaz gain, zezen plaza osoaren instalazio elektrikoa eguneratzeko obra egin beharko da eta berau amaitu arte ezingo da eskailera berria erabili (suteen aurreko instalazioa dela eta), eta ondorioz, ordura arte ezingo da aforoa handitu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA