Kaleko iragarki taulak astelehenetan garbituko dira aurrerantzean

Tolosako Udala
2022/01/18 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Antolatzaile bakoitzak nahi duenean jarri ahalko ditu kartelak Tolosako Udalak herrian zehar helburu horretara bideratuta dituen tauletan, baina astelehenero garbitu egingo dira, eta dauden kartel guztiak kendu egingo dira.

 

Tolosako Udalak herriko hainbat puntutan kokatuta dituen iragarki taulak astelehenetan garbitu egingo dira aurrerantzean, une horretan panel bakoitzean dauden kartel guztiak kenduz. Antolatzaile bakoitzak nahi duenean jarri ahalko ditu kartelak paneletan, eta kontuan izan beharko du hurrengo astelehenean kendu egingo direla.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA