Komun publiko berria Tolosako Kultur Etxean

Tolosako Udala
2018/09/27 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Asteazkenean, irailak 26, hasi ziren Kultur Etxeko sarreran dagoen komuna eraberritzeko lanak.
  • Kaleko pasabidetik sarbidea irekiko da eta konketa, komun egokitua, pixalekua, eta pixoialak aldatzeko eremua izango ditu.
  • Azokako baserritarren eskakizunei erantzunaz eta Kultur Etxeko Areto Nagusian ekitaldiak antolatzen direnerako zerbitzua bermatzeko helburuz eraikiko da.
  • Lanek 21.200,30 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute eta 4 aste irautea dago aurreikusia.

Kultur Etxearen sarrera-atearen alboan eraikiko du Tolosako Udalak komun berria, azokako baserritarren eskakizunei erantzunaz eta Kultur Etxeko Areto Nagusian ekitaldiak antolatzen direnerako zerbitzua emanaz. Pasa den asteazkenean, irailak 26, hasi ziren lanak.

Gaur egun Kultur Etxeko sarreran dagoen komuna eraberrituko da kaleko pasabidera sarbidea irekiz. Handiagoa egingo da, irisgarritasuna bermatuz, eta akabera berriekin: zorua, hormak, argiteria, aireztapen sistema, saneamendua... Konketa, komun egokitua, pixalekua, eta pixoialak aldatzeko eremua izango ditu.

Lanek 21.200,30 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute eta 4 aste irautea dago aurreikusia.