Kultur Etxeko komun publiko berria zabalik asteburu honetatik aurrera

Tolosako Udala
2018/11/15 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Pasabidetik egin zaio sarrera zuzena eta konketa, komun egokitua, pixalekua, eta pixoialak aldatzeko eremua ditu.
  • Azokako baserritarren eskakizunei erantzunaz eta Kultur Etxeko Areto Nagusian ekitaldiak antolatzen direnerako zerbitzua bermatzeko helburuz eraiki da.
  • Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta ostiral, asteburu zein jai egunetan 8:00etatik 20:00etara. Gauez itxita egongo da.
  • Lanek 21.200,30 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute eta hilabeteko epean burutu dira.

Kultur Etxearen sarrera-atearen alboan eraiki du Tolosako Udalak komun berria, azokako baserritarren eskakizunei erantzunaz eta Kultur Etxeko Areto Nagusian ekitaldiak antolatzen direnerako zerbitzua emanaz. Larunbat honetatik aurrera, azaroak 17, egongo da erabilgarri: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta ostiral, asteburu zein jai egunetan 8:00etatik 20:00etara. Gauez itxita egongo da.

Kultur Etxeko behe-solairuan zegoen komuna eraberritu da kaleko pasabidera sarbidea irekiz. Handiagoa da orain, irisgarritasuna bermatuz, eta akabera berriekin: zorua, hormak, argiteria, aireztapen sistema, saneamendua... Konketa, komun egokitua, pixalekua, eta pixoialak aldatzeko eremua ditu.

Lanek 21.200,30 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute eta hilabeteko epean burutu dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA