Larramendi kaleko alboetako zerbitzu bideak itxita egongo dira datozen egunetan

Tolosako Udala
2020/07/21 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Zoladuran egin behar diren lanak egin ahal izateko itxiko dira. Aste honetan gasolindegi aldeko zerbitzu bidea egongo da itxita, eta datorren astean eliza aldeko bidea.

 

Larramendi kaleko alboetako zerbitzu bidetetako zoladuran konponketa lanak egingo dira aste honetan eta hurrengoan. Lan horiek direla-eta, ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro, eta ezingo da bertan aparkatu. Aste honetan, ostiralera arte, gasolindegi aldeko zerbitzu bidea egongo da itxita. Datorren astean egingo dira Eliza aldeko zerbitzu bideko lanak, eta asteleheneko, uztailak 27, 08:00etatik aurrera itxiko da bidea. Aurreikuspenen arabera, datorren ostegunera arte, uztailak 30, egongo da itxita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA