Larramendi kaleko asfaltatze lanak gaur eta bihar egingo dituzte

Tolosako Udala
2020/05/18 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Gaur botako dute asfaltoa eta bihar asfaltoa inprimatzeko lanak egingo dituzte.

 

Larramendi kalean egiten ari diren berritze eta konpontze lanek gaur eta bihar izango dute segida. Asfaltatze lanak egingo dira gaur, eta Larramendi kaleko 3. zenbakiaren parean, Txosne dendaren inguruan, asfaltoa inprimatzeko lanak bihar. Lan hauek aurreko astean egitea zegoen aurreikusita, baina eguraldi txarra zela-eta atzeratu egin behar izan dira.

Lanek trafikoan eragina izango dute, beraz, arretaz gidatu eta trafiko seinaleei zein lanetako langileen ohartarazpenei arretaz erantzun. Larramendi kaleko 3. zenbakiaren pareko zerbitzu bidea trafikoarentzat itxita egongo da lanek irauten duten bitartean.