Laskorain ikastola sarreran baranda bat ipiniko da autoek espaloian aparkatu ez dezaten

Tolosako Udala
2021/09/02 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Laskorain ikastola sarreran, Igeralde eta Bizkaia kaleen arteko bidegurutzetik Zabalarretako sarrerara arte, baranda bat ipiniko da autoek bertan aparkatu ez dezaten.
Haurrak ikastolatik jasotzerakoan auto-pilaketak sortzen dira eta ibilgailu askok espaloian aparkatzen dute. Hori ekiditeko, atzo hasi ziren baranda jartzen eremuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA