Pedro Tolosa 5-7 eta Batxiler Zaldibia kaleak eta Kale Nagusiko pasabideak eraberritu ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Orotara, 4 gune hauen eraberritzean, 175.508,62 euroko inbertsioa egin da.
  • Pedro Tolosa 5-7n espaloiaren malda txikitu da zorua berreginez, eta eragindako gunean, euri-uren kanalizazioa burutu da. Batxiler Zaldibian euri uren sarea bukatu, asfaltoa eta espaloiak eraitsi eta plantan dauden posizio berean eraiki dira. Kale Nagusiko pasabideetan, berriz, Zoladura, hormak eta horniduren kanalizazioak eraberritu dira, argiteria eraginkorragoa ezartzearekin batera.

Orotara, 175.508,62 euroko inbertsioa gauzatu du Udalak 4 gune hauen eraberritzean: Korreo kalea eta Kale Nagusia, eta azken hau Enperadore kalearekin lotzen duten igarobideak, Batxiler Zaldibia eta Pedro Tolosa 5-7 kaleak.

Pedro Tolosa 5-7an, espaloiaren malda txikitu da, etxeetako sarrerekin egun duen altuera-diferentzia kenduz. Horretarako egungo zorua kota altuago batean berregin da. Euri-uren kanalizazioa burutu da lanek-eragindako guneetan. Gune honetako eraberritzeak 41.829,44 euroko aurrekontua izan du.

Batxiler Zaldibian, kalearen lehen erdian jada burutuak zeuden lanak kale osora zabaldu eta era integralean amaituko dira. Lanak egin aurretik, euri uren sarea bukatu zen. Ostean, gaur egungo asfaltoa eta espaloiak eraitsi eta plantan dauden posizio berean eraiki dira. 63.622,07 euroko inbertsioa izan da.

Korreo-Kale Nagusia pasabidea txukundu da ere. Zoladura eraitsi eta ur-zikinen eta euri-uren kanalizazioak berreraiki eta bi kaleen hornidura sareak konektatu dira. Hormak azulejo berriekin berreraiki dira eta argiteria berritu, jasangarriagoak diren LED luminariak jarriz. Sabaia eta ateetako zura garbitu da ere. Udalak 41.610,85 euroko inbertsioa gauzatu du bertan.

Kale Nagusia – Enperadore pasabidean ere antzerako lanak burutu dira. Zoladura, hormak eta horniduren kanalizazioak eraberritu dira, argiteria berritu eta sabai eta sarbide ateetako zura tratatu. 28.446,26 euroko inbertsioa izan da.

Olatz Peon Ormazabal alkateak adierazi du “legealdi hau hasi genuenetik helburu izan dugu herri atseginagoa eskaintzea tolosarrei, horretarako beharrezko ziren azpiegiturak eta birgaitzeak sustatuz, mugikortasuna eta irisgarritasun arazoei konponbidea emanaz, eta eraginkortasun energetikoa barneratuz. Horretan dihardugu”.

Tolosa eraberritzen: Gernikako arbola, Laskorain kalea, Oria, Zezen-plazaren ingurua... 2019an

Bidebieta auzoa, Bizkaia kalea, Nafarroa etorbidea, Batxiler Zaldibia, Pedro Tolosa... ondotik, Gernikako Arbolaren II. Faseari ekingo dio Udalak 2019 hasieran. Segidan joango dira Laskorain kalea Patinen plazarainoko ibilbide osoan, Oria kalea, San Frantzisko 39-41 tartea, Zezen-plazaren ingurua (autobus-geltokiaren esparrua), Euskal Herria plazako arkupeetako zorua edota Paper kalea. Aurrekontuan aurreikusi da ere Rondila kalearen eraberritzearen aurreproiektua gauzatzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA