Samaniego ikastetxeko teilatua eraberrituko du Udalak, itoginak deuseztatu eta isolamendu termikoa hobetuz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/07 | Obrak, Zerbitzuak
  • Urtarrilean zehar burutuko diren lanek aipatutako hutsune hauek konponduko dituzte, eraikinaren segurtasuna eta jasangarritasuna handituz eta mantenu egokia bermatuz.
  • 114.000 euroko inbertsioa burutuko da ikastetxe publikoan, BEZ barne.

Tolosako Udalak Samaniego ikastetxeko teilatua berritzeari ekin dio itoginak deuseztatzeko, eta isolamendu termikoa bermatzeko, teilatuan zein fatxadan hainbat aktuazio burutuko dira. 114.000 euroko inbertsioa burutuko da ikastetxe publikoan, BEZ barne. Urtarrilean zehar gauzatuko dira lanak.

Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du “ezinbesteko” zeregina dela Samaniego ikastetxeko teilatua berritzea: “itoginak deuseztatu eta dauden hezetasun arazoekin amaitzeko, eta aldi berean, fatxadan zein teilatuan panelak jarriz, isolamendu termikoa bermatzea. Momentuan momentuko arazoei irtenbidea emateko hainbat neurri hartu dira azken urteotan, eta 2019 hasieran burutuko diren lanek aipatutako hutsune hauek konponduko dituzte era integralean, eraikinaren segurtasuna eta jasangarritasuna handituz eta mantenu egokia bermatuz”.

Hori horrela, teilatu berriaren metalezko plakak zaharraren gainean jarriko dira, eta bi plaken tartean, isolamentu termikoa bermatzeko panelak. Teilatu berria eta fatxadaren goiko aldea estaliko dira panelokin, hau da, teilatutik leihoen goiko atebururaino, teilatuaren eta fatxadaren arteko lotura bermatuz.

Lanak 2016an Udalak burututako Samaniego ikastetxearen beharren azterketaren baitan daude kokatuak. 2017-18an, mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, bi maila desberdinetan kokatutako jolasgunean eskilara eta harrapala berria eraiki ziren 114.200 euroko inbertsioarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA