San Frantzisko 41 eremua hobetzeko lanei ekingo zaie bihar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/09 | Obrak, Zerbitzuak
  • Espaloiaren kota igo egingo da eta zorua berrituko da irisgarritasuna hobetzeko eta energia eraginkortasunaren alde, LED argiak ezarriko dira argiterian.

  • Lanak iraun bitartean ez da pasabiderik murriztuko eta bertako komertzioetara sartzeko aukera ere bermatuta egongo da.

 

Tolosako eremu ezberdinen zaharberritzearen baitan, bihar ekingo zaie San Francisco 41 eremuko irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanei. Aurreikuspenen arabera, 7 aste iraungo dute lanek eta horiek iraun bitartean ez da pasabiderik murriztuko eta bertako komertzioetara sarbidea bermatuta egongo da, une oro.

Zehazki, espaloiaren kota igoko da, lorategien alboak txukundu eta zorua guztiz berrituko da irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Halaber, estolda-zuloak berritu eta euri-urak biltzeko sarea ere berrituko dira.

Energia eraginkortasunaren alde egiteko, lanak aprobetxatuz LED argiak ezarriko dira kale argiztapenean.

Guztira, 115.413,47 (+ BEZ) euroko kostua izango dute OBREK eta Urbikolan enpresa arduratuko da lanak aurrera eramateaz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA