San Frantzisko pasealekuko eta Araba etorbideko zuhaitz-txorkoak berrituko ostean, Pedro de Tolosa kalera zabalduko ditu lanak Udalak

Tolosako Udala
2018/09/13 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • 300 zuhaitzen txorkoei eragin die bukatzear den esku-hartzeak eta inguruko zintarri eta zoladuraren pitzadurak ere konpondu dira.
  • Helburu nagusia da mugikortasuna erraztu eta segurtatzea, herriaren eta kaleen itxura hobetzeaz gainera, estropezu eta erorketak ekidinez.
  • San Frantzisko pasealekuko eta Araba etorbideko lanak abuztua eta irailan zehar gauzatu dira eta Pedro de Tolosa kalean datorren astean burutuko dira. 48.000 euroko (BEZ barne) inbertsioa izango da guztira.

Guztira ia 300 zuhaitzen txorkoei eragin die bukatzear den esku-hartzeak. San Frantzisko pasealekuan eta Araba etorbidean bukatu ostean, Pedro de Tolosa kalera zabalduko ditu Udalak lanak datorren astean burutzeko. Azken honetan, ibai bazterreko 34 txorkoetan eragingo da. Eremua txukundu eta zoladura drainatzailearekin berregin dira alkorkeak, 5 zentimetroko lodiera izango du eta kolore marroia. Horrez gain, inguruko zintarri eta zoladuraren pitzadurak ere konpondu dira.

Gaur egun 4 txorko mota ezberdin aurki daitezke bi kale horietan: markoarekin, markorik gabe, markorik gabekoak jada sustraiak gainezka dituztenak eta orain egingo direnen era bereko alkorkeak. Guztiei itxura bera emango zaie, bakoitzean adierazitako eraberritzea burutuz.

Helburu nagusia da, herriaren eta kaleen itxura hobetzeaz gainera, mugikortasuna erraztu eta segurtatzea, estropezu eta erorketak ekidinez.

San Frantzisko pasealekuko eta Araba etorbideko lanak iraileko lehen 3 astetan zehar gauzatu dira eta Pedro de Tolosa kalean hil honetako azken astean bukatuko dira. 48.000 euroko (BEZ barne) inbertsioa izango da guztira.