Tolosa eta Villabona arteko trenbide zatian azpiegitura lanak egingo ditu Adifek

Tolosako Udala
2021/04/20 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Tolosako erdiguneko tren geltokitik hurbil egingo ditu lanak Adif-ek. Eta lanen ezaugarriengatik, gauez egingo dira eta zarata sor dezakete.

 

 

Atzo hasi zen Adif azpiegitura lanak egiten Tolosa eta Villabona arteko trenbide zatian, Tolosako “apeaderoko” tren geltokitik hurbil. Lanen ezaugarriak medio, derrigorrez gauez egin behar dira. Obrak 00:00ak eta 5:00ak bitartean egingo dira, lanegunetan eta hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

 

Barkamena eskatzen da aldez aurretik lanek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA