Tolosako ur sarearen sektorizazioa egiteko oinezkoei eragingo dieten lanak egingo dira

Tolosako Udala
2023/10/23 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioak aste honetan Geltoki kalean hasiko ditu obrak

 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak lan batzuk egin behar ditu aste honetan eta datozenetan  Tolosako ur sarearen sektorizazio egiteko. Oinezkoei eragingo dieten obrak gaurtik (urriak 23) ostiralera (urriak 27), San Frantzisko pasealekuko 6. zenbakian egingo dira,  Leidor zinemaren parean, eta bidegorrian izango du eragina. Datorren astean, urriaren 30etik azaroaren 3ra, Geltoki kalean egingo dira lanak. Azaroaren 6tik 10era, berriz, Plaza Zaharraren sarreran eta Zerkausia kalean arituko dira lanean eta kasu honetan, oinezkoei eta ibilgailuei eragingo diete. 

Aldez aurretik herritarrei barkamena eskatu nahi zaie obra hauek eragin ditzaketen eragozpenengatik.