Udalaren diru-laguntza Aldabako Intxur Auzo Elkarteari auzoaren garapen kulturala bultzatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/11 | Obrak, Zerbitzuak

Udalak 6.000 euroko diru-laguntza izenduna eman dio Intxur Auzo Elkarteari, Aldaba auzoko aisia eta kultur jarduerak sustatu eta laguntzeko. Helburu nagusi du auzoko gizarte, kultur, kirol eta bertako jaien jarduerak finantzatzea. Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Jose Ramon Emnalde azuro elkarteko ordezkariak izenpetu dute akordioa.

Alkateak nabarmendu du Tolosa herriguneak eta landa eremu zabalak osatzen dutela: “landa auzoak bizirik mantentzeko eta bertan biztanlegoa errotzeko beharrezkoak dira honelako ekimenak sustatzea. Udalaren eskumena da kultur jarduerak antolatu edota bultzatu eta laguntzea, baita landa auzoan ere, eta hori bermatu nahi dugu, auzotartasuna harremanean oinarritzen delako, baita auzotik kanpokoen artekoan ere, eta jaiak eta bestelakoak horretarako topaleku paregabea dira”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA