Zuloaga auzoko barandilak birgaitu, igogailuaren sarreran markesina ezarri eta auzoan zehar banku berriak jarriko ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/28 | Obrak, Zerbitzuak
  • Zuloaga auzoan kota alde handiak daude espaloien eta patioen artean eta babesteko, barandak daude urbanizazio guztian. Baranda horiek toki batzuetan oxidatuta edota deformatuta daude. Honen aurrean, guztiak berrituko ditu Udalak.
  • Bestalde, auzoko bankuak zaharkituta daude eta auzoaren iparraldean kokatzen den igogailu publikoaren beheko itxarontokian ez dago euriarentzako babesik. Lehenengoak berritu eta bigarrena instalatuko da.
  • Barandak sortzeko lanak hasiak dira jada eta bi hilabeteko epean ezarriak egotea dago aurreikusia. Orotara, lanek, 41.635 euroko aurrekontua dute, BEZ barne.

Zuloaga auzoko eremu publikoan kokatutako barandak birgaituko ditu Udalak 2019aren hasierarako, eta bide batez, auzo horretako hobekuntza batzuk ere egingo dira: bankuak ordezkatzea eta igogailu publikoan estalki edo markesina bat instalatzea. Barandak sortzeko lanak hasiak dira jada eta bi hilabeteko epean ezarriak egotea dago aurreikusia. Orotara, lanek, 41.635 euroko aurrekontua dute, BEZ barne.

Zuloaga auzoa 1960 hamarkadan eraikitako auzoa da. Kota alde handiak daude espaloien eta patioen artean, 2,6 eta 4,8 metro artekoak. Gainera, etxebizitzetara sarrera pasarela bidez egiten da. Desnibelak dauden tokietan babesteko barandak daude urbanizazio guztian, bereziki goiko mailetan. Bi mota daude egun:

  • Alde batetik, goiko mailetan 1 metro altuerako tuboi metalikozko baranda beltzak daude. Babes sarea dute ezarria. Baranda horiek toki batzuetan oxidatuta edota deformatuta daude.

  • Bestetik, hegoaldeko eskaileretan eta beheko mailan, beltzez pintatutako tubo soilez eginiko barandak daude. Oinarri horiek kasu askotan pitxatuta daude edota konponketa partzialak egin dira.

Honen aurrean, baranda guztiak berrituko ditu Udalak. Horretarako, lehendik daudenak desmuntatuko dira eta baranda berriak kokatuko dira. Altzairuzkoak eta kolore beltzadunak. Hiru baranda mota aurreikusi ditu Udalak: babesteko funtzioa dutenak; eskailera eta arrapaletan kokaturiko barandak, kasu hauetan, babesteaz gain, irisgarritasuna hobetzeko eskudel bikoitza kokatuko da; eta azkenik, eskudel soila duten barandak, eskaileretako irisgarritasuna hobetzeko asmoz.

Banku berriak eta igogailuan euriarentzako babes-estalkia

Bestalde, auzoko hiri altzariei dagozkien bankuak zaharkituta daude eta auzoaren iparraldean kokatzen den igogailu publikoaren beheko itxarontokian ez dago euriarentzako babesik. Igogailu publiko hau duela 10 urte inguru instalatu zen irisgarritasun baldintzak hobetzeko asmoz.

Auzoaren berroneratzea osatze aldera, Zuloaga auzoan lehendik dauden bankuak ordezkatuko dira, zaharrak erretiratuta eta leku berdinean berriak kokatuta. Tolosako Udalak gaur egun herri osoan zehar erabiltzen duen banku mota instalatuko da.

Igogailu publikoaren beheko itxarontokian euriarentzako babes gisa markesina edo estalki arin bat jarriko da. 1,5 x 2 metroko estalkia izango da. Estalkia beirazkoa edo antzerako ezaugarriak dituen material batekoa izango da, gardena, gogorra eta iraunkorra. Diseinu arinduna, igogailuarekin eta materialekin bat etorriko dena.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA