Amaiur haur parkeko zorua ari da berritzen herri lanetako brigada

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/17 | Obrak, Zerbitzuak
  • Foru etorbidearen aldean dagoen egurrezko egitura guztiz aldatuko da.

  • Hiru dira lanaren helburuak: azpian zaborra ez pilatzeko egitura betetzea, irrist egiteko arriskua gutxitzea, eta egoera txarrean zeuden egurrak ordezkatzea.

 

Gabonetako hitzorduetako desmuntaia lanak amaitu eta beste zenbait lan bideratu ondoren, herri lanetako lantaldeak Amaiur haur parkeko zoruaren zati bat berritzeko lanari ekin dio.

Foru etorbidearen aldameneko egurrezko egitura guztiz aldatuko du brigadak, hiru arazori irtenbidea eman nahian. Alde batetik, egituraren azpian zabor ugari pilatzen zen, egurren arteko zuloetatik erori edo botata (goxokien poltsak, latak, papertxoak…). Zabor hori jasotzeko egitura bera kendu behar izaten zen, eta maiz egiteko zailtasunak zeudela ikusita eta osasungarritasuna bermatzeko, hondakinak ez pilatzeko irtenbide bat eman behar zitzaiola beharrezko ikusi da.

Bestalde, eta batik bat negu garaiko izozte eta euri egunetan, irrist egiteko arriskua izaten zen eremu horretan. Udaltzaingoak behin baino gehiagotan itxi behar izan du, prebentzioz, eguberrietan azkenekoz. Tratamenduak ere eman izan zaizkio. Horrez gain, egurretako batzuk egoera kaskarrean zeuden.

Forma bereko egitura bat sortuko du orain brigadak, barrutik hormigoiarekin beteko dena, zuloetatik beheruntz ezer eror ez dadin. Baldosekin eta egur zatiekin estaliko da gero. Azpiko instalazioen kanalizazioa egiteko ere aprobetxatuko dira lanak.

Lan hauetatik aparte, eta herritar batzuen eskariari erantzunez, zabu irisgarria ere jarriko da parke berean, aurrez hondatutako zabu baten ordez. Gisa honetako lehen zabua izango da Tolosan. Modu horretara, inklusioan urrats bat gehiago eman nahi du udalak. Eskaera dagoeneko egina dago eta materiala iritsi bezain pronto jarriko da. Gainerako elementuetan konponketak ere egingo dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA