Errepidea konpontzeko, trafikoa etengo da ostegun gauean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/06 | Obrak, Zerbitzuak
  • Santa Klara kaleko zirkulazioa guztiz itxiko da ostegun gauean; aurreikuspena da lanak gau horretan bertan hasi eta bukatzea.
  • Bien bitartean, asfaltatze-plan sakonago baten lizitazioarekin ari da lanean Hirigintza Saila, herriko errepide-tarte zabalagoak konpontzeko.

 

Errepidea konpontzeko lanak egingo dira datozen egunetan herriko zenbait puntutan. Hori egin ahal izateko, zenbait kasutan kaleak erabat itxiko dira ordu-tarte batzuetan.

Santa Klara kaleko 2 eta 9 zenbakien arteko zatia izango da lan nagusia, 800 metro koadro inguruko tartea guztira. Horretarako, trafikoa itxi egingo da, eta ezingo da bertatik pasatu lanean ari diren bitartean. Herria iparralderantz zeharkatzeko puntu bakarra denez, gauez egingo dituzte lanak, ahalik eta ondorio gutxien sortzeko. 

Ez da lan bakarra izango. Ibaiondo kalean, Trinkete plazaren alboan, 800 metro koadroko beste zati bat ere konponduko dute.

Ostegun gauean, beraz, 22:30ean trafikoa guztiz itxiko da Santa Klara kaletik –Dama berdeko biribilgunetik– Ibaiondo kalera –Arramele zubiraino–. 05:00ak arte egongo da itxita, gutxi gorabehera, eta, tarte horretan, hauek bakarrik igaro ahal izango dira: inguruko garajeetara sartu-irtena egin behar duten ibilgailuak, Ertzaintza eta larrialdi-zerbitzuetako ibilgailuak. Dena den, gomendioa da Asuncion klinikara joateko Santa Lutziko errepidea lehenestea. Aurreikuspena da lanak gau horretan bertan hasi eta bukatuko dituztela.

Beste zenbait konponketa-lan ere egingo dituzte: Kondeaneko Aldapan, Larramendi kalean eta Andre Maria kalean, besteak beste. Lan horietarako ez da erabateko mozketarik egingo, nahiz eta desbideraketa puntualen bat egin beharko den denbora-tarte txiki batean.

Asfaltatze-plan handia prestatzen

2025eko udal-aurrekontuetako inbertsioen atalean jasota dagoen moduan, asfaltatze-plana gauzatzea da aurtengo helburuetako bat, hiri- eta landa-eremuko errepide zati handiagoak konpondu ahal izateko. Bada, Hirigintza Saila lan horien lizitazioarekin ari da lanean: proiektua jada eginda dago, eta lizitazioa prestatzen ari da. Helburua da uda aurretik lanak lizitatzea. 500.000 euro bideratuko ditu udalak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA