Geltoki plazako indigaztaina kenduko da bihar, segurtasunagatik, usteldura maila altua baitu

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/04 | Obrak, Zerbitzuak
  • Zenbait aparkaleku hustu beharko dira lan horiek egin ahal izateko, ostiralera bitarte.
     

     

 

 

Geltoki plazaren erdian dagoen zuhaitza kenduko da bihar, segurtasunagatik. Usteldura maila altua du, lehor eta ahul dago puntu askotan, eta erortzeko arrisku handia du. 

Duela bizpahiru urtetik hona egin zaio jarraipena zuhaitzari, eta bere egoerak kezka sortu du. Hirigintzako eta lorezaintzako teknikariek zuhaitzaren egoera aztertu dute, eta ondorioztatu dute, arrisku horren aurrean, egokiena kentzea dela. 

Tomografia proba egin zaio, enbor barruko osasun maila neurtu asmoz. Zuraren dentsitatea neurtzen du proba honek. Bada, azterketan ikusi denez, 40 zentimetrotik gorako emaitzak ez dira onak, gutxienez % 60tik gorako kalteak baititu, uhinen konposaketan. 

Plaza konpontzeko eta berrurbanizatzeko proiektua egingo denez, ordezko zuhaitzik ez da jarriko, eta berritzearekin batera landatuko dira zuhaitz berriak.

Ezingo da aparkatu

Kentzeko lanak egin ahal izateko ezingo da zuhaitzaren inguruko aparkalekuetan autorik utzi ostiralera arte. Lanak amaitu ahala irekiko da eremua. Horrez gain, inauteriak direla eta, aurki emango dira trafikoari lotutako ohartarazpenak. Dena dela, aurreratu da datorren asteartetik, otsailaren 10etik, aurrera, ezingo dela aparkatu Geltoki plazan, barrakak jarri ahal izateko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA