Gipuzkoako Urak Olarraingo ur depositua kentzeko obrei ekingo die eta dagoen hornidura berrituko du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/02/26 | Obrak, Zerbitzuak
  • Obrek ahalbidetuko dute hornidura udalerritik datorren saretik egitea.
     

 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa bihartik aurrera hasiko da Olarraingo ur-biltegia kentzeko lanak egiten. Gaur egun, Olarrain auzoa eta Aldaba Txikira doan GI-2436 errepidearen ondoan dauden etxebizitzak eta industriak Olarraingo ur gordinaren biltegitik hornitzen dira. Egun dauden arazoak direla eta, obrek ahalbidetuko dute hornidura udalerritik datorren saretik egitea.

Horretarako, dagoen hornidura berrituko da. Obrak izaera lineala du, eta zangak egitea, hodiak eta putzuak instalatzea eta erregistro-kutxetak egitea hartzen ditu barne. Eragindako eremuetako batean 100 mm-ko diametroko hodi bat jarriko da, eta azken tartean, berriz, polietilenozkoa, 75 mm-koa.

Ibilgailuen zirkulazioan eragingo duten jarduketak aldez aurretik jakinarazi eta adostuko dira Foru Aldundiarekin, zuzendaritza fakultatiboarekin, teknikariekin eta Udaltzaingoarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA