Herriguneko trenbide-sarean babes akustikoak jartzeko lanak hasi ditu Adifek, kutsadura akustikoa gutxitzeko asmoz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/26 | Obrak, Zerbitzuak
  • Zuloaga auzotik Araba etorbidera arteko zatia babestuko dute pantailekin.

  • Azarora arte arituko dira lanean; une batzuetan, gauez egin beharko dituzte lanak, tren zerbitzuari ez eragiteko.
     

Trenek sortutako kutsadura akustikoaren eragina gutxitzeko asmoz, babes akustikoak jarriko ditu Adifek herrigune osoan zehar. Zarataren aurkako ekintza-plana garatzen ari da Adif EAEn, eta plan horren barruan daude Tolosako lanak.

Tolosan, Zuloaga auzotik hasita, Araba etorbidearen amaierara arte jarriko dituzte pantaila akustikoak. Batzuk opakuak izango dira, eta beste zenbait gardenak, Alliri pasealekukoak esaterako, eremu ilunik ez sortzeko. Era berean, Udalak  Adifi eskatu dio, proiektuaren hurrengo faseetara begira, jar ditzala babesak Olarrain auzoan ere, bertako bizilagunen eskariari erantzuteko.

Lehen hilabeteetan, ekainera arte, Geltoki kalean, Araba etorbidean eta geltokiaren inguruan arituko dira lanean. Maiatzetik aurrera, berriz, anbulatorioaren inguruan, San Joan kalean, apeaderoaren inguruan eta Zuloaga auzoan egingo dituzte lanak. Azken horien kasuan, lanetako batzuk gauez egin beharko dituzte, trenen zerbitzua eten beharrik ez izateko; trenbidea estuagoa denez, biak aldi berean ez baitira bateragarriak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA