Larramendiko plazako hoditeria eta saretak aldatzen ari da herri lanetako brigada

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/03/17 | Obrak, Zerbitzuak

Larramendiko plazako uraren hoditeria eta kanalizazioa estaltzen duten saretak aldatzen ari da herri lanetako brigada. Sareta horietako asko hondatuta zeuden, eta maiztasun handiarekin ateratzen ziren beren lekutik, erorikoak sortzeko arriskua areagotuz. 

Plaza osoa inguratzen duten saretak aldatzen ari da brigada. Sare motak ere aldatu dituzte, lekuz mugitzea ekiditeko. Horrez gain, kanalizaziorako hodi batzuk aldatu eta berritzeko ere aprobetxatu dituzte lanak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA