Nafarroa etorbideko asfaltatze-lanak egingo ditu Tolosako Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/04/27 | Obrak, Zerbitzuak
  • Apirilaren 28tik maiatzaren 4ra arte iraungo dute lanek.

  • Etorbidea itxita egongo da tarte horretan, eta trafikoari eragingo diote lanek; zenbait autobus lineatako ibilbideek aldaketa izango dituzte.

 

 

Nafarroa etorbidea berritzeko lanei ekingo die Tolosako Udalak. Apirilaren 28an hasi, eta maiatzaren 4ra arte iraungo dute bertan egin beharreko asfaltatze lanek. Tarte horretan guztian, itxita egongo da kalea, eta horrek trafikoan eraginak izango ditu. Tolosako kaleak berritzeko plan orokorraren barruan egingo dira Nafarroa etorbideko lanak. Azken asteotan jarri ditu martxan udal gobernuak.

Etorbidea ixtearen ondorioz, zenbait autobus lineak ere aldaketak izango dituzte. Zehazki, Lurraldebusenek. Tolosako erdigunean (Rondilla kalea, San Frantzisko pasealekua eta zezen plazan) dauden autobus geltokietan ez dira autobusak geldituko, eta horien ordez, ibilbide hauxe egingo dute: Larramendi - Ibaiondo - Santa Klara (autobus geltokia) - Kondeaneko aldapa (autobus geltokia) - Martin Jose Iraola - Paper kalea - Iurreko biribilgunea. Gero, ohiko ibilbidearekin jarraituko dute, Larramendira arte. 

Lan horiek sor ditzaketen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko, eskura dituen neurri guztiak hartuko ditu Tolosako Udalak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA