Sastrakak kentzeko lanak, datorren astean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/05 | Obrak, Zerbitzuak
  • Lau egunetan arituko dira lanean, eta garbituko dituzten eremuetatik ibilgailuak kendu beharko dira egun horietan, garbiketa egin ahal izateko.  
     

Urtero legez kale garbiketako zerbitzuak sastrakak kentzeko eta garbitzeko lanak egingo ditu herriko hainbat puntutan, eremu publikoak garbi mantendu eta bide segurtasuna hobetzeko. Datorren astean egingo dituzte lanak, ekainaren 9tik 12ra bitartean. 

Horretarako, garbiketa-lanak errazte aldera, lanean arituko diren eremu batzuetan ezingo da aparkatu. Puntu horiek behar bezala seinaleztatuko dira datozen egunotan. Hauek dira lanen leku eta egunen aurreikuspenak:

Ekainak 9-10

  • Araba etorbidetik (SAM zubitik) Olarrain auzorako tartea.

  • Olarraingo aparkalekuan eta elkartearen aurrealdean ezingo da aparkatu.

  • Artzabaltza: autobideko bidegurutzetik industrigunearen amaierara arte.

  • Industriguneko sarrerako bidean eta atzeko bidean ezingo dira ibilgailuak utzi.

 

Ekainak 10-11

  • Izaskungo aldapa: Santa Klara kaletik Asuncion klinikara.

  • Autobidearen zubiaren alboan ezingo da aparkatu.

  • San Esteban auzoko bi eremutan:

  • Bonberenearen alboko aparkalekuan. Zati batean ezingo da aparkatu.

  • Gure Zirkuaren karpatik industrigunerako tartea, atzeko bidetik. Hor ere ezingo da aparkatu.

 

Ekainak 11-12

  • San Esteban: Gure Zirkuaren atzeko aparkalekua.

  • Txarama parean: fabrikaren atzetik doan bidea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA