Txakurrentzako parkea izango da Iurre auzoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/09 | Obrak, Zerbitzuak
  • Paper kalearen eta Iurramendi pasealekuko etxe berrien artean dagoen berdegune bat egokitzen ari da Udala.

Iurre auzoan txakurrentzako parke bat izango da erabilgarri hemendik gutxira. Eremu horretan parke bat egiteko eskari ugari egin izan zaizkio Udalari eta, horri erantzunez, gune bat egokitu da, Paper kalearen eta Iurramendi pasealekuko etxe berrien arteko belardian.

Helburua da parke eta lorategiak partekatzerakoan sortzen diren elkarbizitza-arazoak ekiditea. Horregatik, pertsonen erabilerarako —aisialdirako, jolaserako, irakurtzeko, etzanda egoteko...— mugatuagoa den, baina txakurrentzat aproposa izan daitekeen espazio batean egin da parke berria.

Pasa den astean abiatu ziren gunea egokitzeko lanak, eta dagoeneko itxitura egina dago. Lan gehiago ere aurreikusten dira: txakurren jabeentzako eserleku bat eta panel informatiboak jartzea, esaterako. Aurki izango dira prest. Gunea arduraz eta txukun erabiltzeko gogorarazi du Udalak, erabiltzaile eta bizilagun guztien arteko elkarbizitza bermatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA