Ur saneamendua hobetzeko lanak, Igerondo kalean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/20 | Obrak, Zerbitzuak
  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioak euri-urak eta fekalak banatzeko hoditeria berria jarriko du Igerondo kaleko eta Jon Andoni Irazusta bialaren arteko eremuan.

 

Ur saneamenduaren azpiegiturak hobetzeko lanak egin zituen Gipuzkoako Ur Kontsortzioak joan den uztailean Tolosako hainbat puntutan: Zuloagan, Rondilla kalean eta San Frantzisko pasealekuan. Bada, orain jakitera eman duenez, Igerondo kalean egingo dituzte lanak.

Ur garbiak (euri urak) eta zikinak (fekalak) bereiztea izango da lanen helburu nagusia, gaur egun guztia hodi berean nahasten baita. Hoditeria berria eginda, euri urak zuzenean Oria ibaira isuriko dira, orain arte bezala; ur fekalak, aldiz, Jon Andoni Irazusta bialeko hoditeri nagusiarekin batuko dira. 

Astelehenean bertan materiala prestatzen eta ingurua hesitzen hasiko dira, eta ondorengo egunetan abiatuko dituzte lanak. Ur Kontsortzioaren arabera, lanek bi hilabete inguruko iraupena izango dute. 

Trafikoan eragina ahalik eta txikiena izan dadin eta inguruko bulego eta lokaletara sarbidea bermatzeko neurriak hartuko dira. Oinezkoei dagokienean, pasabide alternatiboak emango dira. Ur horniduraren edozein mozketa beharrezko denean ere, aurrez jakinaraziko du Ur Kontsortzioak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA