Zabu irisgarria du Amaiur haur parkeak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/03/07 | Obrak, Zerbitzuak
  • Gaur goizean parkeko mantenu-lanak egin dira: besteak beste, moketa eta parkeko elementu batzuk konpondu dira.

Urtarrilean Amaiur haur parkeko zorua konpontzeko lanak abiatu zituen herri lanetako udal brigadak. Inauterien aurretik, Foru etorbidearen alboko egurrezko egitura desegin zen eta, horren ordez, hormigoizko beste bat eraiki, azpian zaborra ez pilatzeko eta irrist egiteko arriskua gutxitzeko. Mantenu-lanak, jaiak pasa ondorenerako utzi ziren.

Bada, gaur goizean egin dira lan horiek. Zabu irisgarri bat jarri da hondatutako baten ordez, gisa honetako lehena Tolosan. Urritasun funtzionalen bat duten haurrek parkean jolastu ahal izatea da helburua. Horrez gain, moketan zeuden zulo batzuk estali eta parkeko beste zenbait elementu konpondu dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA