2023ko egutegi fiskala finkatuta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/01/12 | Ogasuna
  • Dagoeneko udal webgunean kontsulta daiteke 2023rako zehaztutako egutegi fiskala. Bertan jaso dira urtean behin, hilabetean, hiru-hilabetean edo sei-hilabetean ordaindu beharreko zerga eta tasak ordaintzeko epeak
  • Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira eta helbideratu gabekoen kasuan, ordaintzeko dokumentua posta arruntez jasoko dute herritarrek.  

 

2023an jada murgilduta, dagoeneko ikusgai dago udal webgunean aurtengo egutegi fiskala, zerga eta tasa guztiak ordaintzeko epeak jasotzen dituen egutegia, alegia. Bertan jasoak daude, adibidez, ibilgailuen zerga, Zaborren tasa, ondasun higiezinen zerga edota terrazen tasa ordaintzeko borondatezko epeak.

Ordainketa helbideratuta duten herritarrei borondatezko epearen azken egunean kobratuko zaie zerga edo tasaren zenbatekoa kontu-korrontetik. Helbideratu gabekoen kasuan, aldiz, herritarrek posta arruntez jasoko dute ordaintzeko beharrezko dokumentua.

Hau da 2023rako finkatutako egutegi fiskala:

* Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA