2025eko Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren (IAE) borondatezko epealdiko kobrantza azaroaren 10era arte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/01 | Ogasuna
  • Banku-helbideratzeen aldaketak urriaren 24ra arte (egun hori barne) onartuko dira.

 

2025eko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobrantza kanpaina 2025eko urriaren 1etik azaroaren 10era egingo da, biak barne. 

Banku-helbideratzeen aldaketak urriaren 24ra arte (egun hori barne) onartuko dira. Aipatutako data baino lehen banku edo Kutxan helbideratutako agiriak, zergadunak esandako kontuan sartuz kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean. 

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa honela egin daiteke:

  • Entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagira aurkeztu beharko da.

  • Internet bidez, NIRE ORDAINKETA atalaren bitartez.

  *Oharra: ordaintzera joaterakoan, hemendik aurrerako erreziboak banku edo aurrezki kutxa horietan helbideratzeko aukera duzuela.

Urriaren 17rako zergadunak ez badu jaso bere helbidean agiria, Tolosako Udaleko Zerga Bilketa bulegoan eska dezake.

Goian esandako epe hori amaitu ondoren, premia bideari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren errezibo horiek errekargoa izango dute, atzerapenagatik sortutako interesak eta kostoak ere zergadunei kobratuko zaizkielarik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA