Egutegi fiskala eguneratu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/03 | Ogasuna
  • Covid-19ak eragindako egoera dela-eta, egutegi fiskala eguneratu egin du udalak eta ordainketa epeak atzeratu ditu.

 

Udal zergak eta tasak ordaintzeko borondatezko hainbat epe atzeratu egin ditu udalak, Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean, herritarrei ahalik eta erraztasun gehien emateko. Honakoa izango da egutegi berria:

 

ZERGAK eta TASAK

 BORONDATEZKO EPE BERRIA

Ondasun Higiezinak

2020ko abuztuaren 1etik irailaren 15era

Zaborra

2020ko irailaren 7tik urraren 15era

Terrazak

2020ko urriaren 1etik azaroaren 10era

 

Hobariak espazio publikoaren erabileragatik, terrazen eta azokaren kasuan:

Jabari publikoaren erabileragatik ordaindu beharreko tasetan, terrazen eta azokaren kasuan, hobariak emateaari hasiera onarpena eman zion udalabatzak ekainaren 25an, Tolosako hiri ekonomia suspertzeko eta Covi19ak gehien kaltetu dituen herritar, kolektibo eta sektoreak babesteko eta itxialdian egin ez den erabileragatiko kaltea kontsentsatzeko helburuarekin.

Terrazen kasuan, %50eko hobaria aplikatuko zaie ostalariei eta ez dute momentu honetan baimendutako espazio publikoaren erabilera handiagoa egiteagatik gehiago ordaindu behar izango.

Azokari dagokionez, 2. eta 3. hiruhileko kuotan %100eko hobaria aplikatuko da eta urteko kuotan aldiz, %50ekoa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA