Udal ordainketak Bizum bidez egin ditzakete tolosarrek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/28 | Ogasuna
  • Tolosako Udalak herritarrei ordainketak egiteko erraztasunak emateko helburuarekin jarri du martxan Bizum bidezko ordainketa sistema.

  • Zergak, tasak eta isunak ordaindu daitezke Bizum bidez, modu erraz eta seguruan, bankuko txartela erabili behar izanik gabe. Asmoa da etorkizunean bestelako ordainketak ere sistema honen bidez egitea ahalbidetzea.

 

 

Tolosako Udalak Bizum bidezko ordainketa sistema jarri du martxan, herritarrei ordainketak egiteko erraztasunak emateko helburuarekin, eguneroko izapideetan teknologia berriak txertatuz.

Zergak, tasak eta isunak ordaindu ditzakete sistema berri honen bidez erreziboak helbideratu gabe dituzten pertsonek, bankuko txartelaren daturik eman behar izan gabe, eta helburua da etorkizunean bestelako ordainketak ere Bizum bidez egin ahal izatea, hala nola, udal ikastaroetako matrikulazioen ordainketak.

Nola egin ordainketa Bizum bidez

Bizum herritarren artean arrakasta izan duen ordainbide bat da, eta gutxinaka norbanakoen arteko transferentzietatik haratago hedatzen ari da. Udalari Bizum bidezko ordainketa Euskal Administrazioaren ordainketa pasabide bitartez egin behar da. Lehenik ordainagiria identifikatzen da ordainketa pasabidean, gero finantza erakundea aukeratzen da eta, azkenik, dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartzen da, gako bat sartu aurretik.

Udalari ordainketak egiteko funtzionaltasun berri hau guztiz erraza eta segurua da, eta gaur egungo egoerara egokitzen da herritarren erosotasunerako, izan ere, edozein pertsonak edozein lekutatik eta edozein unetan egin ahal izango du ordainketa telematikoki bakuko txartela erabili behar izanik gabe, modu erraz eta azkarrean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA