Zabalik da ondasun higiezinen zerga eta zenbait tasa ordaintzeko borondatezko epea

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/26 | Ogasuna
  • Ondasun higiezinen zerga (OHZ) ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik

  • Hondakin-bilketaren tasa, eta ibi iraunkor, Belena bizikleta-aparkaleku eta autotaxiaren tasa, berriz, uztailaren 7ra arte ordaindu ahal izango dira

  • Agiri horiek helbideratzeko epea ekainaren 19ra artekoa izango da, OHZrena izan ezik, azken horrena ekainaren 12ra artekoa izango baita
     

Ondasun higiezin zerga ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 15ean ireki zen, eta  hondakin-bilketako tasarena, ibi iraunkorrena, Belena patioko bizikleta aparkalekuarena (lehenengo seihilabetea) eta autotaxiarena ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 1etik aurrera irekiko da. 

OHZ ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 30an, 13:00etan, bukatuko bada ere, gainontzeko tasen borondatezko epea uztailaren 7ra arte egongo da zabalik. Horiek helbideratuta dituztenei azken egunean kobratuko zaie tasaren zenbatekoa. Helbideratu gabe dituztenek, berriz, ekainaren 12ra bitarteko epea izango dute OHZ ordaintzeko, eta gainontzekoetan, ekainaren 19ra artekoa. Era berean, helbideratu ez dituztenei ordainagiriak bidaliko zaizkie, zergadunek adierazitako zerga-helbideetara. Zergadunek ez badute maiatzaren 29rako OHZ zergaren ordainagiria etxean jaso, Tolosako Udalean eskatu beharko dute. 2026ko hondakin-bilketaren tasa, ibi iraunkor, Belena patioko bizikleta-aparkaleku (lehenengo seihilabetea) eta autotaxi-tasarena etxean jasoko ez balituzte, ekainaren 19tik aurrera, Tolosako Udalean eskatu beharko dute.

Ordainketa hiru eratara egin ahal izango da:

  • Online, Jaurlaritzaren Nire Ordainketa ataletik: https://www.euskadi.eus/nireordainketa.

  • Entitate kolaboratzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa eta kreditu-kooperatibak). Ordainagiria aurkeztu beharko da. 

  • Udaletxean ere egin ahal izango da ordainketa, txartelarekin.

KONTZEPTUA

ORDAINTZEKO EPEA

HELBIDERATZEKO EPEA

OHZ

2026-06-30

2026-06-12

Hondakinak, OHZ, Belena patioa, autotaxiak eta kutxazain automatikoak

2026-07-07

2026-06-19

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA