Zenbait tasa ordaintzeko borondatezko epea, zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/12 | Ogasuna
  • Hondakin bilketaren tasaren, ibi iraunkorren, Belena bizikleta aparkalekuaren eta autotaxiaren ordainketa uztailaren 7ra arte egin ahal izango da. 
  • Agiri horiek helbideratzeko epea ekainaren 20ra artekoa izango da.
     

Zenbait tasaren ordainketarako borondatezko epea zabalik da: hondakin bilketako tasarena, ibi iraunkor edo pasabideena, Belena patioko bizikleta aparkalekuarena (lehen seihilabetea) eta autotaxiarena. Borondatezko epea uztailaren 7ko 13:00ak bitartekoa izango da.

Agiri horiek helbideratuta dituztenei azken egunean egingo zaie kobraketa, uztailaren 7an. Helbideratu gabe dituztenek, ekainaren 20ra bitarteko epea izango dute horretarako. Azken hauei, ordainagiriak ekainean bidaliko zaizkie, zergadunak adierazitako zerga helbideetara. Ekainaren 13rako jaso ez dutenek, Tolosako Udalean eskatu beharko dute.

Ordainketa hiru eratara egin ahal izango da. Online, Jaurlaritzaren Nire Ordainketa ataletik: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Bestetik, entitate kolaboratzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibak). Horretarako, ordainagiria aurkeztu beharko da. Udaletxean ere egin ahal izango da ordainketa, txartelarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA