- Aste honetan 6 bilera gauzatuko dira orotara, gaur hasita, azaroak 5, elkarrekin garatzeko proiektuen bilerei amaiera emanaz: 'Hezkuntza Mahaia', 'Udal ekipamendu soziokulturalak', 'Pump-track – Usabal kiroldegia III. Fasea', 'Mugikortasun Plana', 'Landa eremuko ibilbideak' eta 'Mugi Tolosa'.
- Bi zatitan banatu dira bilerak: aurreko aurrekontuetan garatutako proiektuen bilerak, urriaren 22tik azaroaren 9ra, eta 2019ko aurrekontu parte-hartzaileak, azaroaren 12tik 22ra. Online, www.udala.tolosa.eus/aurrekontuak2019 estekan, eta etxez etxe banatutako liburuxkaren bitartez ere egin daitezke proposamenak.
- 2016an, herritarrekin batera, Tolosaren Argazki partekatua egin eta 2017an 2017-27 Plangintza Estrategikoa osatu ostean, 2017 eta 2018an aurrekontuei begirako proiektuak landu zituzten tolosarrek: 40 sartu ziren 2017ko aurrekontuan eta 50, 2018koan.
Tolosako Udalak aurrekontuei begira zein jada garatuak dauden proiektuetan sakontzen jarraitzeko, hainbat bilera parte-hartzaile programatu ditu. 2016an, herritarrekin batera, Tolosaren Argazki partekatua egin eta 2017an 2017-27 Plangintza Estrategikoa osatu ostean, 2017 eta 2018an aurrekontuei begirako proiektuak landu zituzten: 40 barneratu ziren 2017ko aurrekontuan eta 50, 2018koan. Aurten ere aukera izango da horretarako, guztira 17 bilera programatu baitira bi zatitan banatuta: garatutako proiektuen bilerak eta 2019ko aurrekontu parte-hartzaileak.
Jada lehen hiru bilerak gauzatu ostean, 'Gazteen ekintzailetza', 'Zumarditxikia' eta 'Oria ibaia' eta 'Gizarte zerbitzuen alorreko elkarteen arteko topaketa'. -atxikita hainbat irudi-, aste honetan 6 bilera gauzatuko dira orotara, gaur hasita, azaroak 5, elkarrekin garatzeko proiektuen bilerei amaiera emanaz. Aurrekontuak lantzeko saio parte-hartzaileak azaroaren 12tik aurrera:
Hezkuntza Mahaia
Azaroak 5, 19:00etan, Kultur Etxean.
Udal ekipamendu soziokulturalak
Azaroak 7, 19:00etan, Kultur Etxean.
Pump-track – Usabal kiroldegia III. fasea
Azaroak 7, 13:30ean, Udaletxeko 4 pisuko bilera gelan.
Mugikortasun Plana
Azaroak 8, 11:00etan, Oriaburun.
Landa eremuko ibilbideak
Azaroak 8, 19:00etan, Oriaburun.
Mugi Tolosa
Azaroak 9, 9:00etan, Udaletxeko batzar-aretoan.
tolosatzen: aurrekontuak lantzeko saio parte-hartzaileak
Garapen ekonomikoa
Azaroak 12, 19:00etan, Udaletxeko batzar-aretoan.
Euskara eta hezkuntza
Azaroak 14, 19:00etan, Oriaburun.
Kirola
Azaroak 15, 19:00etan, Oriaburun.
Berdintasuna
Azaroak 15, 19:00etan, Kultur Etxean.
Ingurumena
Azaroak 19, 19:00etan, Oriaburun.
Gazteria
Azaroak 20, 19:00etan, Oriaburun.
Kultura
Azaroak 21, 19:00etan, Kultur Etxean.
Gizarte zerbitzuak
Azaroak 22, 19:00etan, Kultur Etxean.
Tolosatzenen ezarritako 73 ekintzak abian
2017-27 Plangintza Estrategikoak 73 ekintza barneratzen ditu lau lan-ildotan banatuta:
-
Baloreetan oinarritutako gizarte konprometitua eta inklusiboa sustatzea.
-
Herri hezitzaile eta irekia egitea, euskara mailan arnasgunea, kalea herritarren topagunea bihurtuz.
-
Garapen iraunkorrean herri aitzindaria izatea, klima aldaketaren aurrean konpromiso sendoa hartuko duena.
-
Garapen ekonomikoko eredu orekatua eta duina bultzatzea, pertsona erdigunean jarriz.
Ekintza guztiak daude abian. Ekintzen garapenerako martxan jarritako jarduera asko ere bete dira, eta ondorioz, herritarrekin batera jarduera berriak adosten jarraituko du Udalak, etenik gabe lan-ildo estrategikoak elikatzen eta betetzen joateko. Iaz, www.tolosa.eus web orria berritu zenetik, tolosatzen ekimeneko lan-ildoen betetze-mailaren jarraipena egin daiteke, sailez sail zein tolosatzen atalean.