Haur eta nerabeen sexualitatearen inguruko hitzaldia eta helduentzako gimnastika kognitiboaren inguruko tailerra, Tolosatzen Eskola Irekiaren barruan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/02/26 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Eider Goiburu haur eta nerabeen sexualitate aske eta osasuntsu baten inguruan mintzatuko da ostegunean, hilaren 29an
  • Martxoaren 12an hasita, abenduaren 17a bitartean, adinekoen garunaren osasuna indartzeko  tailerrak eskainiko dira. 
  • ‘Stop antsietatea’ deituriko hitzaldiak izango dira martxoan, gazteen ahalduntze eta emozien kudeaketan oinarrituta, ‘Treba Gazteak’ egitasmoaren barruan. 

 

Aurrera doa Tolosatzen Eskola Irekiaren egitaraua eta datozen aste zein hilabeteotarako eskaintzaren barruan, jarraipena emango zaie emozioen lanketa eta zaintzaren lan ildoei. 

Hori horrela, datorren otsailaren 29an, osteguna, haur eta nerabeen sexualitatea hizpide izango duen hitzaldia eskainiko du Eider Goiburuk, 18:00etan, Kultur Etxean. Goiburu feminista, psikologo soziala eta sexu hezitzailea da eta bere ikerketa nagusia sexismoan eta sexu osasunean zentratu du. Datorren osteguneko hitzaldian haur eta nerabeen sexualitate aske eta osasuntsua lortzeko gizarte eta norbanako gisa egin dezakegun lanaz mintzatuko da. 

Do, Re Ni tailerrak, adinekoen garunaren osasuna hobetzeko

Martxotik aurrera 60 urtetik gorako helduen osasuna ere landuko da Tolosatzen Eskola Irekia ekimenaren barruan. Izan ere, hilabete honetan "Do, Re, Ni" tailer praktikoa jarriko da martxan, Xabier Lizaso piano jotzaile eta ikertzailearen zuzendaritzapean, garunaren osasuna lantzeko.

Martxoaren 12tik abenduaren 17ra bitartean garatuko da, eta asteartero saio bat izango da. Egitasmoak neurozientzia eta musika uztartzen ditu eta helburu du musikaren bitartez garuna estimulatzea pertsonen garapen pertsonalean eragiteko.

Tailer honen barruan, asteartero ordu eta erdiko saioa eskainiko da, Musika Eskolan, 09:00-10:30 bitartean euskaraz eta 10:30-12:00 bitartean gazteleraz. Izen ematea oraindik zabalik dago, udal webgunean

Stop antsietatea: ahalduntze eta emozioen kudeaketa gazteentzat

Martxoan ere gazteei zuzenduriko hitzaldi zikloa izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Treba Gazteak egitasmoaren barruan. Tolosako Udalaren babesarekin, martxoaren 2an, 9an eta 16an, ‘Stop Antsietatea: ahalduntze eta emozioen kudeaketa’ deituriko doako hitzaldi zikloa eskainiko da, 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, 10:00-13:00 bitartean, Inmakulada Ikastetxean. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA