Jasotako herritarren eskari-proposamen kopurua behar bezala aztertzeko aurrekontu parte-hartzaileen bozketa fasea astebetez atzeratu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/27 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Jasotako proposamen kopurua handia izan denez, guztien bideragarritasun azterketa tekniko-ekonomikoa egiteko denbora gehiago behar du Tolosako Udalak, eta hori dela eta bozka emateko epea azaroaren 6tik 12ra bitarte egingo da.
  • Aurrekontu parte-hartzaileetan 392 izan dira herritarrek egindako proposamen-eskaerak, 123 aurrez aurrekoak eta 269 Internet bidezkoak.

 

 

Tolosako Udalak aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako herritarren eskari-proposamen kopurua behar bezala aztertzeko bozketa fasea astebetez atzeratzea erabaki du. Izan ere, Udalak behar bezalako bideragarritasun azterketa tekniko-ekonomikoa burutu nahi du eta horretarako beharrezkoa da astebete gehiago izatea, jaso den proposamen kopurua kontuan izanik. Hori dela eta, azaroaren 6tik 12ra bitarte burutuko da bizilagunek boza emateko epea. 

Urtetik urtera handituz doa tolosarren inplikazioa eta parte hartzea herrigintzan eta horrela erakutsi du, oraingoan, 2024ko aurrekontua osatzeko Udalak abian jarritako parte hartze prozesuaren lehen faseak. Hala, iaztik hona asko handitu da jasotako ekarpen kopurua, ia bikoiztuz. Zehazki 392 izan dira herritarrek egindako proposamen-eskaerak, 123 aurrez aurrekoak eta 269 internet bitartez egindakoak. Pasa den urtean, aldiz, 213 eskaera jaso ziren.

Proposamen bideragarriak, bozketa fasera

Jasotako proposamen-eskaera guztiak aztertzeari ekin dio Udalak eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direnak bozketa fasera pasako dira. Izan ere, aurten, handiagoa izango da herritarren erabakimena prozesu honetan: alde batetik, parte hartze bidez erabakiko den aurrekontua handitu da, 500.000 eurora. Eta, bestetik, tolosarrek zuzenean erabakitzeko eskumena izango dute.

Hori horrela, azterketa tekniko-ekonomikoa amaitutakoan, herritarrek egindako proposamenen artetik gogokoenak hautatuko dituzte azaroaren 6tik 12ra eta udal aurrekontuaren 500.000 euro horiek zein proiektuetara bideratu erabakiko dute.

Informazio saioa azaroaren 6an

Informazio saio irekia antolatu du Udalak bozka faseari hasiera emateko, eta proposamenen inguruan informazio gehiago nahi duten herritarren zalantzak argitzeko. Azaroaren 6an izango da Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan, 2. solairuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA