Tolosatzen Eskola Irekiak datorren azaroaren 21ean hasiko du 2023-2024ko ikasturtea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/14 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Tolosako Udalak, hainbat kolektibo eta profesionalekin lankidetzan, ikasturte berri bati ekingo dio. Hasiera batean, 13 hitzaldi eta tailer izango dira, azarotik maiatzera bitartean.
  • Ikasturteko lehen saioa azaroaren 21ean izango da, 18:00etan, udalbatza aretoan, Treba Gurasoak programaren baitan, eta Eider Goiburu feminista, psikologo sozial eta sexu hezitzaileak pornografiari eta sexu hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du.

 

Tolosatzen Eskola Irekia 2023-2024 ikasturte berria azaroaren 21ean, asteartea, hasiko da. Aurreko urteean bezala, herritarren prestakuntza eta gaikuntzara bideratutako jarduerak biltzen dituen programa Tolosako gizarte-eragileen, Udaleko sailen eta beste erakunde batzuen laguntzarekin eta parte-hartzearekin osatu da.

Tolosako Udalak 2019ko abenduan jarri zuen martxan Tolosatzen Eskola Irekia proiektua, eta helburu du herritartasun aktiboa eta herritarren ahalduntzea sustatzea, hainbat gaitasun eta arlotan hausnarketarako eta prestakuntzarako gune bat eskainiz.

Tolosako Eskola Irekiak hiru ardatz nagusi ditu: gizarte-prestakuntza (herritarrak hainbat eremutan trebatzeko eta ahalduntzeko), gizarte- eta komunitate-sendotzea eta elkar ezagutzea eta herria, Tolosa eta lurraldea ezagutzea.

Azaroko eta abenduko egitaraua ondokoa izango da: 

Azaroak 21

Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gaztematikarekin elkarlanean antolatu da, Treba Gurasoak programaren baitan. Hitzaldia Eider Goiburu feministak, psikologo sozialak eta  sexu-hezitzaileak eskainiko du 18:00etan, udalbatza aretoan.

Azaroak 22

Heziketa digitala. Altxa Burua elkartearekin batera antolatu da, mundu digitaleko hezkuntza-irizpideak jorratzeko, eta honako gai hauek lantzeko: elkarrizketak haur eta nerabeekin, adinak, erabilera-denbora, erabilera osasungarria eta gehiegizko erabilera, guraso-kontrolak... Hitzordua 18:00etan izango da Errota haur liburutegian. Hitzaldia Julen Linazasorok eskainiko du.

Abenduak 1

Kultura guztion eskura. Titirijairen ikuskizunetarako sarbidea bermatzeko helburuarekin, La Dona Calba konpainiaren Caterina obra, Uzturre egoitzan. 

Abenduak 1 eta 2

Gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako drogen arriskua murrizketa formazioa. Hazkunde Elkartearekin antolatuta, abenduaren 1ean, 16:00etatik 19:00teara eta abenduaren 2an, 10:00etatik 13:00etara, kultur etxeko 1. gelan.

Abenduak 4

Harreman osasuntsuak lagun artean. Treba Gurasoak elkartearen eskutik, Nerea Mendizabal komunikazio ez-bortitzako hezitzaileak, psikopedagogoak, gizarte hezkuntzan diplomadunak eta haur masaje hezitzaileak eskainia. Hitzordua 18:00etan izango da, udalbatza aretoan. 

Abenduak 19

La enfermedad de complacer a los demás (gainerakoei atsegin emateko gaixotasuna). Beti ikasten elkartearekin lankidetzan, 10:00etan, Topic-en, Ibon de la Cruz psikologoa hizlari.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA