- Ekainaren 29an, goizez, Euskal Pizkundea plazan, ekitaldia antolatu dute ArantzazuLab, Kutxa Fundazioa eta Kalea(n) Bizi egitasmoak, elkarlanean.
Eguraldiaren iragarpena dela eta, jarduerak pleno aretoan egingo dira.
Datorren larunbatean, ekainak 29, amaituko da Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren 2. edizioa, Tolosako Euskal Pizkundea plazan egingo den TOPA! Jaialdiarekin. ArantzazuLab, Kutxa Fundazioa eta Kalea(n) Bizi egitasmoak elkarlanean antolatu dute itxiera ekitaldia.
Hiri eta komunitate jasangarriak sustatu asmoz, Gipuzkoan zehar herriz herri antolatu dituzte ekitaldiak, azken hilabeteetan. Komunitatea indartu eta hiri inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarriak lortzea da helburua. Espazio publikoan marjinazio eta kalteberatasun egoerak jasaten dituzten taldeen parte hartzea eta ikusgarritasuna sustatzea, hauen ahalduntzea eta hiri disenuan integratzea, gai hauen inguruko sentsibilizazioa egitea eta elkarrizketa eta parte hartzea sustatzea dira, besteak beste, ekitaldiaren funtsak.
TOPA! Jaialdiak gozatzeko eta harreman berriak eraikitzeko aukera emango du, herritarren parte hartzea, elkartrukea eta hausnarketa bitarteko. Hauxe da ekitaldiaren egitaraua:
-
10.00-10.30. Ateen irekiera. Sarreran edizio honetako KLIK Programaren testuinguruan gauzatu diren jardueretan bizitako esperientziak jasotzen dituzten panelekin seinaleztatutako erakusketa egongo da.
-
10.30-11.00. Ongietorria eta lehen ekintza esperimentala: "Aurreiritziak hautsiz". Desberdinak konektatzea eta elkarren artean amankomunean dutena aurkitzea ditu helburu esperientziak.
-
11.00-12.40. Jolas parte-hartzaileak: harremanen inguruko hausnarketa ikuspegi desberdinak landuz. Adinen araberako 5 guneetan banatuta egongo da eta gune bakoitzean jolas desberdin bat egingo da.
-
12.45-14.00. Mahai-ingurua: mokaduak eta konexioak.
-
14.00. Jardunaldiaren itxiera eta elkartrukea: etorkizunean elkar laguntzeko opariak.
Jaialdian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta Kutxa Fundazioaren webgunetik egin daiteke.
20 eragileren parte hartzea
Aurtengo edizioak lurraldeko 20 eragile baino gehiagoren laguntza izan du, eta, guztira, 16 jarduera antolatu dituzte Gipuzkoan zehar: gure hirien etorkizunari buruzko irudikapen artistikoa, Tabakaleran 70 pertsona baino gehiago bildu zituena; adinekoen eta boluntarioen arteko elkarrizketak; Antiguo auzoan hogeita hamar bat herritarrek egindako ibilaldia, irisgarritasunari eta iraunkortasunari buruz hausnartzeko; eta belaunaldien arteko beste bat, Arrasaten 100 pertsona baino gehiago bildu zituena. Halaber, birziklatutako latak baliatuz instalazio artistiko bat egin zen Eibarko Gipuzkoa plazan, aukeratu gabeko bakardadea ikusarazteko eta horri buruz hitz egiteko, baita garai bateko jolasak gogoratzeko eta haurrak eta adinekoak elkartzeko jarduera ere Zumarragan.
AHIKU Arkitektura, Anakon, Ashoka España, Artaziak, Coro Easo, Debegesa, UPV/EHUko Arkitektura Ikasleak eta CAVIAR Ikerketa Taldea, Eibar Lanbide Heziketako Institutua (IMFP), Elkartu, Emaus Fundazioa, Etiopia utopia, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa (GKEF FGDA), Gure Txoko Elkartea, Gurutze Gorria, Helduak adi, Irati Santxez (Ekoliderra), Jatorkin Al-Nahda Elkartea, Matia Institutua, Matiazaleak, Mindara Elkartea, Naizen Elkartea, Pausoka, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, The Languages of Energy eta beste hainbat eragilek antolatu eta gauzatu dituzte proposamenak.