Alliri kalearen noranzkoa aldatu egingo da bihartik aurrera

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/09/01 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

● Asteazkenean, 09:00etan, hasiko dira noranzkoa aldatzeko margoketa-lanak.

Alliri kalearen noranzkoa aldatuko du Tolosako Udalak, Udaltzaingoak sustatutako ekimenaren barruan eta inguruko herritarren eskaerei erantzunez. Neurriaren helburua da erabiltzaileentzat irtenbide lagungarri bat eskaintzea eta inguruko trafikoa hobeto kudeatzea.

Alliri kaleko margoketa-lanak eta seinaleztapenaren aldaketa asteazkenean hasiko dira, 09:00etan. Lanak amaitu bezain laster, kaleak noranzko berria izango du indarrean. Horrela, aurrerantzean, bizilagunek eta gainerako erabiltzaileek Alliri kaletik San Frantzisko kalerantz irteteko bide berria izango dute erabilgarri.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA