2019/05/28 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
- Apirileko datuei erreparatuz, 38.539 operazio burutu ziren guztira: dirutan 33.345, txartelen bitartez 3.634, chip-card-arekin 342, eta esan moduan, mugikorrarekin 1.217. Azken honek goranzko joera nabarmena mantentzen du, martxoaren bigarren hamabostaldian 178 operazio burutzetik, apirilean kopuru hori zazpi bider biderkatzera igaro baita.
- Martxoaz geroztik erabilgarri dago zerbitzua eta parkimetroetan burutzen diren tramite guztiak egin daitezke mugikorraren bitartez: TAOa ordaindu makinara joan beharrik gabe, aparkatze denbora luzatu edota egokitu uneko beharretara, isunak kudeatu, eta frogagiriak eskuratu.
- Mugipark aplikazioaren bitartez dago eskura zerbitzua; doanekoa da, eta kreditu txartelaren bitartez egiten da ordainketa, txanpon-txartelen antzera.
Martxoaren bigarren hamabostaldian jarri zuen abian Tolosako Udalak TAO aparkaleku guneetan ordainketak mugikorrarekin burutzeko sistema berria. Hil horretan 178 operazio izan ziren mugikorraren bitartez. Goranzko joera nabarmena mantentzen du, apirilean kopuru hori zazpi bider biderkatzera igaro baita, guztira 1.217 ordainketekin. Apirilean 38.539 operazio burutu ziren guztira, mugikorraren bitartez egindako 1.217 ordainketez gainontzekoak honela banatuta: dirutan 33.345, txartelen bitartez 3.634 eta chip-card-arekin 342. Maiatzean ere joera bera mantzentzen du.
TAO makinetan egiten diren eragiketa guztiak mugikorretik egitea ahalbidetzen die aplikazioak erabiltzaileei. Tolosako Udaltzaingoak nabarmendu duenez, “erosotasunean eta erraztasunean” irabazi dute herritar zein bisitariek, edozein lekutan egonda ere, urrunetik kudeatu baitatiteke zerbitzua, autora bertaratu beharrik gabe, eta mugikorrean bertan.
Parkimetroetan burutzen diren tramite guztiak egin daitezke mugikorraren bitartez: TAOa ordaindu makinara joan beharrik gabe, aparkatze denbora luzatu edota egokitu uneko beharretara, isunak kudeatu, eta frogagiriak eskuratu. Ordainketa mugikorraren bitartez eginda, ez da kotxean ordainagiririk utzi behar, TAO kudeatzaileak matrikularen bitartez egiaztatuko du ordainketa. Bestalde, mugikorrak aplikazioaren bitartez jakinarazten du zerbitzuaren egoera, dela ordu-muga, ordainketa luzatzeko beharra... Ordaindu den denbora ez badu erabili erabiltzaileak, sistemak dagokion zenbatekoa itzultzen du, hau da, aparkaleku denbora zehatza ordaintzen da honela. Aplikazioan matrikula ezberdinak sartu daitezke ordainketak egin ahal izateko.
Mugipark aplikazioaren bitartez egin ahal dira aparkalekuari dagozkion tramite guztiak. Doanekoa da, eta kreditu txartelaren bitartez egiten da ordainketa, txanpon-txartelen antzera. Android eta IOS sistementzako dago erabilgarri aplikazioa. Honako prozedura jarraitu behar da zerbitzua erabili ahal izateko:
-
Mugipark aplikazioa deskargatu.
-
Kontua sortu helbide elektronikoa eta pasahitza ezarriz.
-
Autoaren edo autoen matrikulak sartu.
-
Kontua kreditu txartel bati lotu.
2018an 524.600 tramite burutu ziren TAO aparkaleku zerbitzuan, 45.000 bataz beste hilero, martxoa izanik erabilera gehienekoa 48.000 eragiketekin eta abuztua gutxienekoa 33.000rekin. Eragiketa guztien %19,5a kreditu txartelarekin ordaindu da eta %80,5a esku dirutan.
Edozein zalantzaren aurrean zerbitzua kudeatzen duen Gertek enpresarekin jarri harremanetan Rondilla kaleko 48 zenbakiko bulegoan, 943 67 08 52ra deituta edota otatolosa@gerteksa.com -era idatzita.
5 TAO gune Tolosan
5 eremutan banatuta dago Tolosako TAO, ezaugarri ezberdineko aparkalekuekin, kolore ezberdinez identifikatuak:
-
Gorria: bertakoentzako bakarrik.
-
Berdea: egun erdia edo osoa. Bertako txartelarekin doan.
-
Urdina: gehienez 4 ordu. Bertako txartelarekin doan.
-
Marroia: gehienez 2 ordu. Denek ordaindu behar dute.
-
Txuria: aparkalaldi laburra, gehienez 20 minutu. Denek ordaindu behar dute.
-
Zamalanak: zamalanei dagokien ordutegitik kanpo TAO gune bihurtzen da.
Bertakoentzako txartela lortzeko TAOko gune batean erroldatuta egon eta helbide berean erregistratutako ibilgailu baten jabe izan behar da.