Asteburuko tenperatura altuak direla eta hainbat gomendio

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Datozen egunetan alerta laranja izango dugu beroagatik eta baso suteengatik. Eguraldi bero horien aurren, hemen hainbat gomendio, kontuan hartzeko:

  • Likido asko edan, bereziki ura, deshidrataziorik gerta ez dakizun. Ez itxaron egarri izan arte edaten hasteko. Saiatu ez hartzen alkohol, kafeina edo azukre gehiegi daukaten edaririk.
  • Arin jan (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, fruta eta abar).
  • Itxi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.
  • Erabili arropa egokia: zabala, arina eta kolore argikoa eta izerditzen uzten duena, baita oinetako erosoak eta freskoak ere.
  • Ahal baduzu, ez irten kalera bero gehien dagoen orduetan.
  • Atera behar baduzu, estali burua eta betaurreko beltzak erabili; saiatu gerizpean ibiltzen.
  • Ariketa fisikoak kanpoan egin behar badituzu, egizu bero gutxien egiten duen
    orduetan.
  • Ibilgailua aparkatuta eta itxita dagoela, ez geratu inoiz barruan eta ez utzi ez
    pertsonarik ez animaliarik, ibilgailua itzaletan badago ere.
  • Arreta handia eduki behar da jaioberriekin eta ume txikiekin, adinakoekin eta
    beroaren eta deshidratazioaren ondorioz areagotu daitezkeen gaixotasunak
    dauzkaten pertsonekin, esaterako bihotzeko gaixotasunak.
  • Adinakoek, bereziki etxean bakarrik bizi direnek edo menpekoak direnek, babes neurriak hartzeko zailtasunak eduki ditzakete, hori dela eta, senide batek, lagun batek edo auzokide batek egunero bisita egin behar die, eta beharrezkoa bada, gizarte zerbitzuei laguntza eskatu behar diete.
  • Medikuari kontsulta egin ordubete baino gehiago luzatzen diren sintomak,
    tenperatura altuekin lotura daukatenak, edukiz gero (ahultasuna, nekaldia,
    zorabioak, goragaleak, konortea galtzea,…)
  • Sendagaiak leku freskoan jarri, beroak bere konposizioa eta efektua alda baitezake.
     

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Norbaitek intsolazioa izan badu (azal gorrixka, beroa eta lehorra; pultsu azkarra,
    buruko min handia) eraman leku fresko batera, estali burua eta besapeak bustitako konpresa hotzekin, bikarbonatoa duen ur gatzatua eman edateko.
  • Konorterik gabe dagoela gonbitoak botatzen baditu, jar iezaiozu burua alde batera
    eta mantendu arnas bideak libre.

Baso suteak ekiditeko prebentzioko neurriak:

  • Sute-arriskua ertaina, handia edo oso handia denean,
    debekaturik dago mendian sua piztea. Haizea badabil, edo ura hurbil ez baduzu ere ez piztu surik.
  • Onena mendian surik ez piztea da, baina baimenduta badago, lur garbian eta toki ireki
    batean egin ezazu, eta suaren inguruan harriak jarri. Ondo itzal ezazu, ura bota eta
    lurrarekin estali.
  • Ez bota pospolorik edo zigarro-mutxikinik, ezta paperik, plastikorik, beirarik edo sua
    sorrarazi dezakeen bestelako hondarrik edo material erregarririk ere.
  • Baso-lurretan ez erabili sasi-garbitzeko makinarik, motozerrarik, soldadura-talderik,
    disko-makinarik edo erradialik.
  • Sute-arriskua dagoen garaietan, mendian sartzeko ona izango litzateke lurra,
    komunikazio-bideak eta ordezko bideak ondo ezagutzea, eta beti ikuspen handiko
    lekuetatik ibiltzea. Mendi-ibiliak egiteko, batez ere umeekin edo pertsona nagusiekin
    bazoaz, seinalatuta dauden bideetatik ibili.

Zer egin baso-suteren batean bazaude:

  • Sute bat ikusten baduzu, deitu beti larrialdietarako 112 telefonora.
  • Suaren norabideari erreparatu eta ihes-bidea aurrez ikusi.
  • Su-puntua txikia bada, saia zaitez itzaltzen adarrekin, ura botata edo lurrez estalita.
  • Ezin baduzu itzali, ez zaitez goraka joan, alde egin alboetatik maldan behera eta beti haizearen kontra.
  • Lasai egon, ez korrika egin, eta zapaltzen duzun lurrean arreta jarri.
  • Ahal baduzu, joan zaitez landaredirik gabeko eremu batera edo jada erreta
    dagoenera. Ez ihes egin sakonune edo sakanetarantz.
  • Haizearen norabideari eta bere aldaketei erreparatu.
  •  ke-eremuan bazaude, ahoa eta sudurra musuzapi bustiarekin estali. Likido asko edan.
  • Kea edo sua dauden tokiak ez zeharkatu oinez edo ibilgailuz; ondo ikusten ez baduzu, istripu bat izan dezakezu eta.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA