Astelehenean hasiko da Udala Andia kaleko sarrerako koxka txikitzeko lanekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/21 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Lanek hiru egun inguru iraungo dute eta eragina izango dute garajeetako sarrera-irteeretan.

 

Astelehenean, maiatzak 24, hasiko dira Andia kaleko sarrera txukuntzeko lanak eta hiru egun inguruko iraupena izango dute. Helburu dute bertara sartzeko dagoen koxka txikitzea, irisgarriagoa izan dadin.

Lanek eragina izango dute garajeetako sarrera-irteeretan eta Udala dagoeneko jarri da harremanetan bertako administratzailearekin. Inpernu kaleko garajeetako sarrera Euskal Herria plazatik egingo da lanek irauten duten bitartean, eta, irteera, Apeaderotik Rondilla 36 atzekaldera. 

Udalak, aldez aurretik, barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA