Azaroaren 1ean Hiribusaren zerbitzu berezia egongo da hilerrira joateko

Tolosako Udala
2022/10/27 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

45 minutuz behin irtengo da autobus bat Musika Eskola paretik eta beste bat hilerritik.

 

Datorren azaroaren 1ean, Santu Guztien egunaren harira, hilerrira joateko Hiribus autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak. Autobusak Musika Eskola paretik abiatuko dira, 45 minuturo, hilerrira joateko. Kanposantura bidean, sei geldialdi egingo ditu: San Frantzisko eliza parean, geltokian, Berazubin, Iurramendiko biribilgunean, kiroldegi parean eta Amarozen. Kontrako noranzkoan, autobusak geldialdi hauek egingo ditu: Iparragirre, Bizkaia kalea, J.A. Irazusta eta Trinkete.

Autobusak goizean 9:00etatik 12:45etara irtengo dira autobusak hilerrira, eta arratsaldean 15:00etatik 18:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA