2018/05/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
- Nafarroa etorbidean, alde bateko gune marroia kendu eta 20 minutuko gunea lekuz aldatuz, eta M.J. Iraolaren luzapenean, gune urdin bihurtuz, izango du eragina moldaketak.
- 5 TAO gunetan dago banatuta Tolosa, 8 langilek dihardute sistemaren kudeaketa lanetan eta bertakoentzako 2.000 txartel daude banatuta
Tolosa 1996 urtean ezarri zen lehenengoz TAO Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua, Euskal Herria Plazatik hasita. Ordutik, hainbat zabalkuntza eta aldaketa izan dira guneak ezartzeko garaian: horietako batzuk etorri dira kudeaketa konkurtsora ateratzearekin batera; beste hainbat, berriz, obra eta eraberritzeekin lotuak. 2010ean eta 2013an egin ziren azken biak: lehena Belate pasealekuko obrarekin batera, eta bigarrena, berriz, Uzturre kaleko obraren segidan, hurrenez hurren.
Orain, 2017an Nafarroa etorbidea eraberrituta eta egun Berazubi eta suhiltzaile-etxeko biribilgunearen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak amaitu berritan, TAO gunea berrantolatuko da. Helburu du gune horietan dauden beharrei erantzun eta geratu diren espazioak egokitzea.
- Nafarroa etorbidean: batetik, alde bateko gune marroia (bakoitiak) kendu da eta, bestetik, 20 minutuko gunea lekuz aldatu (Kaiz denda paretik Estanko parera). Samaniego, Nafarroa etorbidetik Emeterio Arresera, gune marroi bihurtu da.
- M.J. Iraolaren luzapena (Elkano 11-13 zenbakien pareko alderdia) gune urdin bihurtu da.
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, sistemak helburu du jende asko ibiltzen den guneetan “mugimendua eta errotazioa sustatzea, askotan mandatu txikiak egitera etortzen garen guneak baitira”. Udalak ahalmena du, TAO guneei dagokienean, zerbitzuaren baldintzak eta ezaugarriak aldatzeko, tartean: beste bide publiko batzuk gehitu eta, modu horretara, zerbitzua zabaltzekoa edota gune bakoitzean sektoreen banaketa aldatzekoa.
Datu pare bat azpimarratuz, egun 8 langilek dihardute sistemaren kudeaketa lanetan eta bertakoentzako 2.000 txartel daude banatuta, gutxi gorabehera, Tolosan.
Edozein zalantzaren aurrean Udaltzaingoarekin jar daiteke harremanetan Udaleko bulegoan, 943 67 58 58ra deituta edota udaltzainburuzagitza@tolosa.eus -era idatzita.
5 TAO gune Tolosan
5 eremutan banatuta dago Tolosako TAO, ezaugarri ezberdineko aparkalekuekin, kolore ezberdinez identifikatuak:
- Gorria: bertakoentzako bakarrik.
- Berdea: egun erdia edo osoa. Bertako txartelarekin doan.
- Urdina: gehienez 4 ordu. Bertako txartelarekin doan.
- Marroia: gehienez 2 ordu. Denek ordaindu behar dute.
- Txuria: aparkalaldi laburra, gehienez 20 minutu. Denek ordaindu behar dute.
- Zamalanak: zamalanei dagokien ordutegitik kanpo TAO gune bihurtzen da.
Bertakoentzako txartela lortzeko TAOko gune batean erroldatuta egon eta helbide berean erregistratutako ibilgailu baten jabe izan behar da.
1 gunea
Belate, Zuloaga, Barrena, Rondilla, Rondilla atzeko aldea, Antonio Lekuona kalea, Beotibar, San Frantzisko pasealekua (bakoitiak 1tik 15era/ impares del 1 al 15), Foru etorbidea (bakoitiak / impares), Laskoain, Zumalakarregi, Paulo Rekondo, Lizardi plaza, Gernikako Arbola (bikoitiak / pares), San Joan (Gerontologikoa).
- 113 plaza bertakoentzako soilik 24 ordu. Belate, Zuloaga, Rondilla atzeko aldea, Antonio Lekuona kalea, Beotibar, San Joan (Gerontologikoa).
- Gauez 96 plaza bertakoentzako soilik. Astelehenetik ostiralera, Zumarditxikiko gune urdinak, bertakoentzako gordeko dira gauez (19:00etatik-8:00etara). Larunbatetan 13:30etatik aurrera eta igande etajai egunetan egun osoz.
- 38 plaza bertakoentzako gauez. Astelehenetik Igandera, Rondilla kaleko eskuin espaloia (bikoitietan), bertakoentzako gordeko da gauez (19:00etatik-8:00etara).
- Aparkaldi laburra 20 min. Rondilla kalea (bakoitiak / impares): 16 plaza / plazas. Zumalakarregi: 3 plaza /plazas.
2 gunea
San Joan (hasta calle San Inazio kaleraino), Batxiler Zaldibia, Gipuzkoa plaza, Gernikako Arbola (bakoitiak / impares), San Inazio, San Frantzisko pasealekua (bakoitiak 17tik 41era/ impares del 17 al 41), Geltoki, Alliri, Araba etorbidea, Pedro Tolosa, Oria, Gudari, Samaniego, Emeterio Arrese, Foru etorbidea (bikoitiak / pares), Nafarra etorbidea.
3 gunea
San Esteban, Osasun Zentroko aparkalekua, Zuberoa, San Joan (10/12).
Bertakoak 24 ordu: San Esteban, Zuberoa.
4 gunea
Martin Jose Iraola, Elkano, Berazubi, Rekalde Almirantea (urdina/azul).
5. gunea
Larramendi, Uzturre, Ibaiondo.
54 plaza bertakoentzako soilik 24 ordu: Ibaiondo, Larramendi (zenbaki bakoitiak 7tik 9ra eta bikoitiak 10etik 12ra.
Ordutegiak eta tarifak eskuorrian zehaztuta.