Bi udaltzain laguntzaile, lanpostuen zerrendarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/11/05 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Tolosako Udaleko lanpostuen zerrendan bi udaltzain laguntzaileren plazak sortzea erabaki da, aho batez, urriko osoko bilkuran. 

 

2022an lanpostuen balorazio eta zerrenda onartu ziren, eta zenbait funtzio zehazki definitu gabe eta lanpostu zehatz bati esleitu gabe geratu ziren, kaleko seinaleztapenarena kasu. Horrek zuzenean eragin izan du udalak antolatutako kaleko egitasmo askotan, baita kirol eta kultur ekintzetan ere. 

Bestalde, udalak posta zerbitzua kontratatua du, eta bide horretatik egiten dira jakinarazpen ugari. Kontratuaren kostua, ordea, altua da, eta premiak bultzatuta azkar egin beharrekoak bete gabe geratzen dira maiz. Hori dela eta, beharrezko ikusten da jakinarazpenak udalaren barne pertsonalarekin burutzea, kostuak murrizteko eta eraginkortasuna irabazteko.

Hain zuzen, bi horiek izango dira udaltzain laguntzaile hauen zeregin nagusiak: trafikoari lotutako edo bestelako kale erabileretarako kale seinalizazioa jartzea, zaintzea eta jasotzea; eta komunikazio eta jakinarazpenak burutzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA