Bihar zabalduko da Iurramendi kalea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/21 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Pasa den astean eman zitzaien erabilera baimena eraikita dauden etxebizitzei, eta aurki hasiko dira bizilagun berriak erabilera egiten. 

  • Kaleak itxura berria izango du, eta lurrazalean aparkaleku gehiago izango dira.
     

 

Etxebizitza berrien eraikuntza lanengatik denbora luzez itxita egon eta gero, bihar zabalduko da Iurramendi kalea, bai oinezkoentzat, baita ibilgailuentzat ere. Errepidearen norabidea aurreko bera izango da: Paper kaleko biribilgunetik Martin Jose Iraola kaleko aldapara, alegia.

Urbanizazio lan guztiak amaituta ez badaude ere —eraikin batean azken ukituak falta dira eta beste eraikin bat ere egin behar dute— oinezko bideak eta errepidea erabilgarri izango dira bihar goizean goizetik. Kaleak itxura berria izango du, eta lurrazalean aparkaleku gehiago izango dira.

Etxebizitzei dagokienean, joan den astean sinatu zen kale horretako hiru eraikin berrietako biren erabilera baimena, hortaz, aurki hasiko dira bizilagun berriak erabilera egiten.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA