Bihartik aurrera 12 urtez azpiko haurrek doan bidaiatu ahal izango dute Hiribusean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Beharrezkoa izango da Mugi txartel pertsonalizatua gidariari erakustea.

  • Adinarekin zalantzak izanez gero, identifikaziorako beste agiri edo txartel bat eskatu ahal izango du gidariak, 12 urtez azpikoa dela ziurtatzeko.

 

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak astelehenean iragarri zuen bezala, 12 urtetik beherako haurrek garraio publikoa doan izango dute bihartik aurrera. MUGI sisteman sartuta dauden garraio publikoko operadore guztietarako izango da doakotasuna, eta horien artean da Tolosako Hiribusa.

Horretarako, beharrezkoa izango da Mugi txartel pertsonalizatua gidariari erakustea. Doako txartel bat emango diote erabiltzaileari. Adinarekin zalantzak izanez gero, identifikaziorako beste agiri edo txartel bat eskatu ahal izango du gidariak, 12 urtez azpikoa dela ziurtatzeko. 

Prozedura hau behin behinekoa izango da, balioztatze makinen sistemetan egokitzapenak egiten dituzten bitartean. Behin hori eginda, Mugi txartela izatea derrigorrezkoa izango da doan bidaiatu ahal izateko, eta 12 urtez azpikoek beren txartela balioztatu beharko dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA