Distantzia luzeko zenbait tren ibilbidek aldaketak izango dituzte Tolosan

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/20 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

● Trenbidean egingo diren lanen ondorioz, autobusez egingo dira ibilbidearen zenbait zati.
● Uztailaren 24tik irailaren 7ra arte izango dira aldaketak.

Gipuzkoako trenbideetan zenbait mozketa izango dira datozen asteetan, egitekoak diren lanen eraginez. Beraz, tren ibilbide batzuek aldaketak izango dituztela iragarri du Renfek. Tolosa zeharkatzen duen tarteari dagokionez, distantzia luzeko tren ibilbideei soilik eragingo diete lanek.

Kasu horietan, trenaren ordez, tren zerbitzuak berak jarritako autobusa hartu beharko dute bidaiariek Tolosako geltokian. Autobusa Geltoki plazara sartuko da, eta beraz, garrantzitsua izango da plaza horretan ohiko aparkaleku eremua errespetatzea eta zehaztutako eremutik kanpo ibilgailurik ez uztea.

Uztailaren 24tik 27ra arte, abuztuaren 14tik 20ra arte, eta abuztuaren 28tik irailaren 3ra arte, Irun eta Gasteiz arteko distantzia luzeko tren batzuen ibilbidea errepidez egingo da. Uztailaren 24tik irailaren 7ra arte, Irun-Tolosa eta Iruñea-Donostia ibilbidea egiten duten zenbait zerbitzuk izango dituzte garraio aldaketak. Alvia 530, 533, 4086, 4087, 4167, 4176 eta Intercity 4056, 4157, 4166, 4257 trenei eragingo diete lanek, garai ezberdinetan.

Distantzia luzeko ibilbideei buruzko informazio zehatza jasotzeko eta ordutegian egon daitezkeen egokitzapenak begiratzeko renfe.com eta tren zerbitzuak arreta emateko dituen kanaletara jotzea gomendatzen da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA